XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskutitz bati erantzunaz

Orain sei egun Arantzazu-tik
Artu nuen eskutitza
Adieraziz beren eleiza
Daukatela oso otza
Beren anayai eskaturikan
Berotasunen laguntza
Senideai ezin ukatu
Pozik zabalduaz poltza.

Prailien fama aspaldikua
Oso yayuak eskian
Gure emaitzak askotan gogor
Irabaziyak nekian
Esku oneta dijuaz eta
Gañera oso pakian
Guziontzako ongarri baita
Arkitzen diran tokian.

Arantzazu-ko nere anayak
Ditut oso berexiak
Nere antzera iya geyenak
Baserrietan aziyak
Amaren deia ondo entzunak
Arturik bere grasiyak
Euskal-Erriko seme jatorrak
Leyalak eta argiyak.

Donostiatik Arantzazu-ra
Urtero naiz erromesa
Atsegin aundiz artutzen baidet
Amatxo onen babesa.

Samintasunak kendutzen zaizkit
Eta ematen nau poza
Maitasunaren laguntzarekin
Bizitza baita erreza.

Donostiako itxas ondotik
Aloñako arkaitzetan
Guztiok degu Amarentzako
Maitasun bat biotzetan.

Nere aldera eskazazute
Eguneko otoitzetan
Txoko-txiki bat gorde dezala
Guretzako zeruetan.